
Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek Bizkaiko Mungia herrian kokaturiko Olentzeroren Baserrirako bisitaldi hezigarri eta dibertigarria egin dute. Landatxo Goikoan dago , XVI. mendeko eraikin bakarrenetakoa. Han Olentzerok gidatuta, bidaia magikoa egin dute Euskal Herriko ohituren, mitoen, naturaren eta jolasen bidez. Mitologia ezagutzeko aukera izan dute (pertsonaiak, ohiturak, kondairak,..) "Jentilak", "Mariren Kobazuloa", "Tartalo eta Haritz Sekretua", "Basoa eta Labirintoa", "Herensugea eta Ortzadarra" eta "Txondorra" izeneko jarduera entretenigarrien bidez.
Bisitaldi animatu eta didaktikoaren argazki batzuk.
Bisitaldi animatu eta didaktikoaren argazki batzuk.