Oso zaila izan da
potilena aukeratzea, baina denbora luze eman ondoren hauxe irabazle suertatu da.
ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2012-12-19
2012-12-18
ESKOLAKO – GABON POSTALEN LEHIAKETA
“Elkarbizitza proiektua” dela eta eskolako Gabon postalen lehiaketa bat antolatu da. Partaidetza oso zabala izan da, hona hemen egindako lanak. Ezin hobeak! Epaileek oso zaila izango dute bat aukeratzea. Eskerrik asko, parte hartu duzuen guztioi!!
Dentro del "Proyecto de convivencia" se ha convocado un concurso de postales de Navidad. La participación ha sido masiva, aquí tenéis los trabajos realizados. ¡Son insuperables! El jurado lo tiene muy difícil para elegir sólo uno. ¡¡Muchas gracias a todos los que habéis tomado parte!!
2012-12-12
MARINELLA TERZI
Pasaden abenduaren 3an, Marinella Terzi, idazlea, gure eskolan egon zen, 6.mailakoekin hain zuzen ere.
EUSKARA NAZIO-ARTEKO EGUNA
Euskera bultzatzeko eskolako guztiok egun hauetan zenbait ekintzatan ibiliko gara.
Umeak oso motibaturik egon dira; eta euskera indartzeko kanpaina batzuk burutu dituzte.
Klaseetan ahokorapiloak, abestiak, bertsoak eta abar ikasi dituzte. Pasiloak apaintzeko ormairudiak, kartelak eta bururatu zaien beste margotu dute.
Hementze daude horien adibideak!!
2012-12-03
2012-11-30
2012-11-20
Hona hemen gure udazkeneko txokoa !!!!.
Pasaden egunean 4
urteko neska-mutilak Ranzari parkera joan ziren hostoak hartzera gure
"UDAZKENEKO TXOKOA" osatzeko. Horrez gain, umeek etxetik ekarri
dituzte udazkeneko barazkiak, frutak eta fruitu lehorrak.
2012-10-31
2012-10-10
IKT HELDUTASUN EREDUA MODELO DE MADUREZ TIC
El Director de Innovación Educativa del Gobierno Vasco concede el certificado de Madurez TIC al centro.
2012-10-09
KAIXO!!!!!!
Kaixo, ume eta guraso agurgarri guztioi!!!!!!
Hemen gaude berriro kurtso berri honetan. Berandu hasi gara zuekin gauzak komentatzen, baina hemendik aurrera, zin egiten dizuet gure arteko komunikazioa dinamikaoagoa izango dela.
2012-07-16
Ekainaren 22an
Ikasturte honetako azken eguna heldu da; guzti-guztiok poz-pozik daude
oporrak heltzear baitaude. Egun honetako programa zuen gustokoa izango dela
espero dugu.
Ikusten duzuenez eguna zoragarria izan da, dantzaldia primerakoa eta
6.mailako umeak guztiz hunkiturik egon direla orla jasotzerakoan; haien klaseko
azken eguna izan da EMILIA ZUZA ESKOLAN. Institutoan hemen bezalako ikasle onak izango zaretela espero
dugu.
ONDO PASA OPORRETAN!!
2012-07-11
EUSKERAZ BIZI NAHI DUT
Hau bai dela martxa!! Eskola osotik
umeak korrika bizian, oihukatzen dantzatzen...Euskeraz bizitzen...
Andereño Iratxek LIP-DUPa grabatuko
zuela!! Zer da? Zer dio? Batek daki...
Beno hau da Euskera eskolan!! Gaur berdin, egun guztietan izatea espero
dugu!!
Disfruta ezazue!!
Guztiak poz-pozik etorri dira egun berezia lagunekin egoteko, disfrutatzeko...
Txikiak, txiki-parkera joan dira.
1. zikloan, Gernika-Errigoitira,
bai leku polita!!
2. zikloan; Bermioko baleontzira.
3. zikloan,
azkarrenak...igerilekuetara Gamarra.
Eta Santurtzira poz, pozik itzuli ziren.
Hurrengo egunean...eskolara heltzen diren guztiak aho bete hortz gelditzen
dira. Ze nolako giro polita!! Santurtziko arrantzale eta sardinera txikiak
handik hara doaz “Desde Santurtzi a
Bilbao...”
Patioan “KULKI” ginkana, beti bezala umeak oso gustura daude. Jolasak oso
erakargarriak izateaz gain, dauden bi animatzaile bikainak dira.
Oso dibertigarria!!!
Haur Hezkuntzan “Argitxo jaia” egun honetan haur hezkuntzako gurasoak haien
umeen alaitasunez partaideak badira ere. Nola dantzatzen duten eta zein ondo
abesten duten. Artista bidean badaude hauek ere!!
SANTURTZI, GURE HERRIA
Egun hauetan gure santurtziar txikiek,
haien herriko ohitura, leku bereziak eta pertsonaia batzuen kondairak ezagutu
ditzaten, zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu.
Argazki erakusketa polit bat izan dugu
eskolan. Santurtziko, Luis Miguel Pérez argazkilariaren lanak disfrutatzeko
aste batez izan ditugu. Santurtzin, azken 40 urtetan izan diren aldaketa batzuk
ikusteko aukera izan da.
Ikusle guztion gogokoa izan da!
Gai honi loturik eta kultura asteko
ekintzen artean ”SANTURTZI EZAGUTU” power
pointa eta hitzaldia andereño Isabelek bota zuen. Ume batzuk ez zuten burua
kokatzen, noski, gure herriak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urte hauetan.
Gehienek, parkeko zonaldea, kaia,
udaletxea...oso ondo ezberdintzen zituzten baina, orokorrean herriko auzoetaz,
ohituraz...ez daude oso mamituta.
Ekitaldia amaitu zenean, Santurtzi
herria hobeto ezagutzen zutela esan dezakegu !!
Ekainaren 18an, MARTXA hasten da!!
Hemen dituzue astean zehar egin diren
ekintzak, poliki, poliki behatu apartekoak baitira !!
Haur
Hezkuntzako txikiek lehenengo egunean GOSARI OSASUNGARRIA, frutaz osaturik izan
zuten; eguraldi oso aproposa ez zenez izan URAREN JAIA ezin izan zuten ospatu.
Tailerrak izan zituzten.
Lehen
Hezkuntzan, 4. mailako artistek antzerkian primeran jardun zuten; Félix maisua,
zuzendari bikaina baita.
2012-07-09
KULTUR ASTEA 2012
Ikasturte ondo amaitzeko, urtero bezala ekainean, Mtra. Emilia Zuza eskolako Kultura-Asteko jardunaldiak izan ditugu.
Aurtengo gaiak, ”Santurtzi herri marinela” leloari loturik egon dira
Ekitaldia, ekainaren 16an, gurasoen jaiarekin, hasi zen eta hilaren 22a arte
izan genuen.
Umeek, gurasoek zein irakasleok primeran igaro dugu!!
Jarraian,
ekintzetako egitaraua, argazkiak eta zerak dituzue.
Disfruta ezazue!!
Argazki hauetan ikusten den moduan, agurra zoragarria izan zen.
Guztion gustoko ekintzak izan ziren: txikientzako animazio taldeak, karts,
ohe elastikoak...
Nagusiak, sarien zozketarekin oso animatuta zeuden. Lehiaketen artean,
“ENPANADA”rena nabarmena izan zen. Bai, sukaldari onak direla gure eskolako
amak! Goxo baino goxoago zeuden.
Eguerdian, eguraldia izorratu zen eta bitsa ordurako sirimiriak ea, ea
umeen ilusioak apurtu zituen; azkenean nola ez, umeek ezin izan zuten jasan eta
bitsan murgildu ziren.
Eskolako umeek egindako lanak gimnasioan egon dira. Plastika lanak,
inauteriko mozorroak, sukaldaritza eta plastika tailerreko egindako gauzak...
Ume guztiak partaideak izan dira erakusketa honetan; Haur Hezkuntzako 2
urteko umeekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino Artsita hutsak dira !!
A21eko txokotxoan, berrerabilitako materialez egindako Gabonetako apaingarriak
aurkeztu genituen. Guraso batzuen irudimena agerian geratu da; hauek ere aparteko artistak !!
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik !
2012-07-06
ZUHATZA
6. mailakoak maiatzaren 28tik 29ra Zuhatzan egon dira barnetegi batean eta primeran pasatu dute. Ez baduzu sinetsi, ikusi argazkiak.
2012-06-27
2012-2013 ESKOLAKO EGUTEGIA
Hemen sakatzen izango duzue datorren kurtsorako egutegia.
2011-2012 kurtsoa bukatu egin da, eta orain merezi dugun oporraldian zaudete. Lana bukatu da eta atsedena hartzea tokatzen da. Baina uda pasa eta gero, berriro eskolara bueltatu behar dugu, eta hori iralearen 10ean, hain zuzen ere, izango da. Bitartean: ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!
Pulsando aquí encontraréis el calendario del curso que viene.
El curso 2011-2012 se ha acabado y estáis disfrutando unas merecidas vacaciones. El trabajo se ha acabado y ahora lo que toca es descansar. Pero cuando pase el verano hay que volver de nuevo a la escuela y eso será el próximo 10 de septiembre. Hasta entonces: PASADLO BIEN EN VACACIONES!!!!!!!!
2011-2012 kurtsoa bukatu egin da, eta orain merezi dugun oporraldian zaudete. Lana bukatu da eta atsedena hartzea tokatzen da. Baina uda pasa eta gero, berriro eskolara bueltatu behar dugu, eta hori iralearen 10ean, hain zuzen ere, izango da. Bitartean: ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!
Pulsando aquí encontraréis el calendario del curso que viene.
El curso 2011-2012 se ha acabado y estáis disfrutando unas merecidas vacaciones. El trabajo se ha acabado y ahora lo que toca es descansar. Pero cuando pase el verano hay que volver de nuevo a la escuela y eso será el próximo 10 de septiembre. Hasta entonces: PASADLO BIEN EN VACACIONES!!!!!!!!
2012-06-22
2012-06-19
BERTSOLARITZA 2012 AZKEN SAIOA
Betsolaritzako azkenengo egunean primeran pasatu genuen, areto nagusian ibili ginen 4., 5. eta 6.mailako ikasleak bertsolaritzako irakaslearekin eta Aitor Rubiorekin bertsoak abesten. Eta sinesten ez baduzu, hemen ikusi.
2012-06-08
SERANTES MENDIAN
Pasaden maiatzaren 11n, 5.DB-koak Serantes mendira joan ziren. Nahiz eta eguraldia oso argia ez izan, behintzat ez zuen euririk egin, eta primeran pasatu zuten.
2012-06-05
ATHLETIC, ATHLETIC!!!
Hauxe izan da gure oihua azken hilabete hauetan; eskola osoan Athletic-en himnoa entzuten zen eta eskola osoa zuri-gorriz apainduta dago. Ilusioz beterik ume guztiek abesten zuten eta nola ez, zuri-gorriz jantzita!! Aurten ez dugu lortu, baina itxaropena bihotzean dugu, hurrengo urtean lortuko da!! Hona hemen gure zaletasunaren adierazle txiki bat.
2012-05-30
FORO TXIKIA
Gaur, hilak 28, Santurtziko A21eko ordezkariak, umeak eta irakasleak, alkatearekin bildu dira. Saioa, udaletxeko "Salón de Plenos" delakoa izan da; ume batzuenzat lehenengo aldia denez oso saio motibagarria izan da. Gure eskolatik, 5. mailako 4 ume joan dira. Leirek eta Laurak, taldeko ordezkariak direnez, alkateari zenbait proposamen bota dizkiote.
Benetan, primeran irakurri dutela!!
Asier eta Mikel oso adi egon dira eta benetazko udaletxeko partaideak sentitu dira; hurrengoan agian haiek irakurleak izan daitezke.
Aurtengo proposamenak, kontsumo iraunkorrari buruz izan dira; hemendik aurrera santurtziar guztiok kontsumitzaile arduratsuak izango gara.
Eskola guztiak haien proposamenak bota ondoren, Laurak alkatea agurtu du eta gure bi neskek alkateari hartutako akordioein bi liburuxka helarazi dizkiote.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.
2012-05-23
2012-05-09
2012-05-08
2012-03-27
AGENDA 21
A21 proiektuaren loturik hona hemen Santurtziko Udalak bidali digun ingurumenari laguntzeko zenbait gomendio.
2012-3-27
Talde koordinatzailea
2012-03-23
ZUHAITZ-EGUNAREN OSPAKIZUNA EMILIA ZUZA ESKOLAN
Urtero
bezala Zuhaitz-eguna Santurtzi mailan ospatuko da, aurten, bihar, martxoaren
22an Ranzari parkean egingo da.
Gure
eskolan eta joan den astelehenean martxoaren 19an, A21ko talde sustatzailea
erabaki zen moduan hauxe egingo dugu:
ü
Eskolako
ume bakoitzak lore bat osorik kolore ezberdinez (gorriz, arrosaz, laranjaz) margotuko
du.
ü
Ostiralean,
16:00etan ahal duzuen guztiok beheko sarreako lekuan bilduko gara zikloka (1.zikloa/
2.eta3.zikloak) eta egindako zuhaitz erraldoietan loreak “txiklez” kokatzeko
eta ondoren eskaileran kokatuko dira. Zuhaitz horiek urtaroen arabera apainduko
ditugu.
Anima zaitezte! Margotu loreak eta egun
horretan jeitsi esandako orduan!!
UDABERRIA EMILIA ZUZA ESKOLARA AILEGATU DA!!!
2012-03-22
ZUHAITZ EGUNA SANTURTZIN
ZUHAITZ -EGUNA
Egunon lagun eta partaide guztioi:
Hona hemen Emilia
Zuzako ikasleen gogoeta egun honetarako.
Desde Santurtzi a Bilbao...
No hay en Euskadi, leré
Parque botánico, leré
Más elegante , leré
Que en Santurtzi, riau riau…
Noski baietz “Zuhaitz eguna” ospatzen dugunean beti izaten
dugu kontutan gure parkea.
Lehen, zuhaitzen
landaketa Serantes Mendian egiten genuen baina azken urte hauetan parkeko
zuhaitzak izan dira Santurtziko ikasleen hautaketeen abiapuntua. Gure parkeari
“jardin botanikoa” deitu ahal diogu inguruetako parkerik politena baita; hau
gutxi balitz parkeko landareria guztiz berezia dela esan dezakegu baita ere;
beste batzuen artean halakoak topatu ahal ditugu: Kaliforniako sekuoiak,
Himalayako zedroak, Japoneko aligustea, magnolioak, alboa edo Ekialdeko
bananondoa, jukak, urkiak eta, nola ez, Amerikako eta Afrikako palmondo
erraldoiak urrutitik ikus ditzakegunak!
Urtero, Santurtziko A21eko ordezkariek, bildu
ondoren, “Zuhaitz-egunaren” data erabakitzen dute eta hautaketak eginez eta
zuhaitz singularra auketaruz parkean, horren omenez, plaka bat kokatzen da.
Santurtziko ikasle guztiok zuhaitz-landaketa
egiten dugu gure herria eta Lurra planeta hobetzeko asmoz. Taldea gero eta
handiagoa da eta iaztik 14 eskolak, ikastetxek eta institutok lanari ekiten
diogu.
Gogoeta apur bat
eginez hauexe da urte huetako ibilbidea:
2005-Martxoaren
10ean Ranzari parkean elkartu ginen.
2006- Martxoaren
17an Mirabueno parkean.
2007- Martxoaren
16an La Cerrada
parkean.
2008- Apirilaren
8an Mirabueno parkean.
2009- Martxoaren
12an Axularreko zonaldean.
2010-Martxoaren 5ean “Bizkaiko
Enkarterrietako” parkean.
2011- Martxoaren
3an La Cerrada
eta Regales zonaldean.
Eta aurten, gaur,
2012ko martxoaren 22an, bagaude berriro
hemen Ranzari parkean. Gure asmoa auzoko parke guztiak, poliki-poliki, erdiko
zonaldekoa bezain politak eta handiak izatea da.
Baina, hau guztia
aurrera eramateko, ezin dugu ahaztu “Zuhaitz-eguna” guztion eta egun guztietako
lana dela.
Zuhaitzak bizirik egon daitezen,
zaindu ditzagun natura!
Gure planeta ,lere
Gure natura, lere
Bizirik egoteko, lere
Zuhaitzak zaindu!! (riau,riau)
Eskerrik asko zuen arretagatik
2012-03-13
2012-03-06
2012-02-23
ESCUELAS AMIGAS
Otsailaren 10ean "Escuelas Amigas" delako aurkezpena izan genuen, horretarako Marga etorri zitzaigun eta proiektu hau zertan datza azaldu zigun.
2012-02-15
2012-02-13
2012-02-10
ESCUELAS AMIGAS
6. mailakoak "Escuelas Amigas" delako proiektuan sartu dira, hori dela eta, gaur, Margarita Bravo, boluntarioa izanda, etorri da proiektua aurkeztera.
2012-02-07
ESKOLAKO ABESTIAK
Hemendik aurrera eskolako abestiak entzuteko eta gozatzeko, blogearen eskuinaldean musika kutxa hau jarri dugu.
2012-01-31
2012-01-30
BESTE ABESTI BAT
EUSKAL ROCK AND ROLL (Niko Etxart)
Izan gira Euskal herrin
(3 aldiz)
rock&rolling
Gaüa heldü
denin (2 aldiz)
adiskidiekin
juiten g(ar)ela festara...
Izan gira Euskal herrin
(3 aldiz)
rock&rolling
Bal-en
urhentzin
ene maitea
eneki jin zite "au coucou des bois"
Zü eta ni (2
aldiz)
biak
goxoki.
dantzan
dantzan rock&rolling.
2012-01-24
KONTSUMO IRAUNKORRA
Agenda 21 proiektuan aurten "Kontsumo iraunkorra" gaia lantzen dugu. Kontsumoa era arduratsu batean egitea, gutxitzea, aproposa izatea... helburua dugu. Gure ikasleak kontsumitzaile arduratsuak lortzeko zenbait ekintza burutuko ditugu aurten.
Kontsumo iraunkorraren Udaletxeko Bulegoaren bitartez, azaroaren 21ean, formakuntza saio bat izan genuen; partaideak Agenda 21eko ikasle batzuk eta haien gurasoak izan ziren; saio honetan, kontsumorako lehentasunak, beharrak ea abar landu ziren, halaber fakturak ikertu ziren. Ekitaldia elkarren arteko "enredos" jokuarekin amaitu zen.
2012-01-12
ASTE HONETAKO ABESTIA
Urte berri honetan abestien bidez gure hizkuntza lantzen jarraituko dugu.
XOXOAK BELEARI IPURBELTZ (Urtz)
Ez
dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da.
Norberak
izaten dituen akatsak
besteengan ikustea.
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da.
Norberak
izaten dituen akatsak
besteengan ikustea.
Xoxo, xoxoak beleari ipurbeltz!
Ez dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da.
Norberak
izaten dituen akatsak
aitzakietan estaltzea.
Xoxo, xoxoak beleari ipurbeltz!
Geure burua
ondo ezagutu arte ...
xoxoak beleari ipurbeltz
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)