ZUHAITZ -EGUNA
Egunon lagun eta partaide guztioi:
Hona hemen Emilia
Zuzako ikasleen gogoeta egun honetarako.
Desde Santurtzi a Bilbao...
No hay en Euskadi, leré
Parque botánico, leré
Más elegante , leré
Que en Santurtzi, riau riau…
Noski baietz “Zuhaitz eguna” ospatzen dugunean beti izaten
dugu kontutan gure parkea.
Lehen, zuhaitzen
landaketa Serantes Mendian egiten genuen baina azken urte hauetan parkeko
zuhaitzak izan dira Santurtziko ikasleen hautaketeen abiapuntua. Gure parkeari
“jardin botanikoa” deitu ahal diogu inguruetako parkerik politena baita; hau
gutxi balitz parkeko landareria guztiz berezia dela esan dezakegu baita ere;
beste batzuen artean halakoak topatu ahal ditugu: Kaliforniako sekuoiak,
Himalayako zedroak, Japoneko aligustea, magnolioak, alboa edo Ekialdeko
bananondoa, jukak, urkiak eta, nola ez, Amerikako eta Afrikako palmondo
erraldoiak urrutitik ikus ditzakegunak!
Urtero, Santurtziko A21eko ordezkariek, bildu
ondoren, “Zuhaitz-egunaren” data erabakitzen dute eta hautaketak eginez eta
zuhaitz singularra auketaruz parkean, horren omenez, plaka bat kokatzen da.
Santurtziko ikasle guztiok zuhaitz-landaketa
egiten dugu gure herria eta Lurra planeta hobetzeko asmoz. Taldea gero eta
handiagoa da eta iaztik 14 eskolak, ikastetxek eta institutok lanari ekiten
diogu.
Gogoeta apur bat
eginez hauexe da urte huetako ibilbidea:
2005-Martxoaren
10ean Ranzari parkean elkartu ginen.
2006- Martxoaren
17an Mirabueno parkean.
2007- Martxoaren
16an La Cerrada
parkean.
2008- Apirilaren
8an Mirabueno parkean.
2009- Martxoaren
12an Axularreko zonaldean.
2010-Martxoaren 5ean “Bizkaiko
Enkarterrietako” parkean.
2011- Martxoaren
3an La Cerrada
eta Regales zonaldean.
Eta aurten, gaur,
2012ko martxoaren 22an, bagaude berriro
hemen Ranzari parkean. Gure asmoa auzoko parke guztiak, poliki-poliki, erdiko
zonaldekoa bezain politak eta handiak izatea da.
Baina, hau guztia
aurrera eramateko, ezin dugu ahaztu “Zuhaitz-eguna” guztion eta egun guztietako
lana dela.
Zuhaitzak bizirik egon daitezen,
zaindu ditzagun natura!
Gure planeta ,lere
Gure natura, lere
Bizirik egoteko, lere
Zuhaitzak zaindu!! (riau,riau)
Eskerrik asko zuen arretagatik