ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2014-02-28
2014-02-27
ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ
Eskerrik asko bihotz bihotzez, Ana eta Paulinaren partez, gure gelako umeei eta haien gurasoei.
ANA ETA PAULINA
2014-02-26
INAUTERIAK EMILIA ZUZA ESKOLAN!!!!!!!!
Dibertitzeko garaia heldu da
berriro!. Azken aste honetan eskolako giroa berezia izaten ari da, musika martxosoa megafonian,
entsaioak edonondik eta umeen mozorroak prest geletan.
Aurten “lanbideak” gaia tokatzen zaigu eta gure ikasleak oso langileak
direnez, plastika orduetan mozorroak egiten ari dira. Halako hauek izango dira:
2 urte. Exekutiboak
3 urte: Zerbitzariak
4 urte: Astronautak
5 urte: Urpekariak
1. Maila: Suhiltzaileak
2. Maila: Margolariak
3. Maila: Arrantzaleak
4. maila: Aizkolariak
5. maila: sukaldariak
6. maila: Detektibeak
Guraso elkartekoak artzainez mozorrotuko
dira eta ardi txiki guzti hauek zainduko dituzte.
Irakasleria gure erronkarekin, LOMCEren
kontra, jarraituko dugu; hau dela eta, beltzez joango gara.
Hurrengo ostiralean, 28an, dibertitzeko
eguna izango da, beraz jantz ezazue ilusioz, posaz eta barreaz.
PRIMERAN PASATUKO DUGU!!!!!!!
2014-02-25
HERRI KIROLAK
5. mailako ume batek grabatuta eta eginda. Zorionak!!! Hemendik Oscar delako txapelketara!!!
2014-02-11
2014-02-05
2014-02-04
AGATE DEUNA EMILIA ZUZAN
AGATE
DEUNA BERTSOTAN
Irakasle guztiak bai jeitsi
Ikasleak ere
baiki!
LOMCE legea baztertu eta
Gure
hezkuntza eraiki
...
Eta zein da gure hezkuntza?
Sentimendu baten
zuntza
Hizkuntzak Dakar herria eta
Herriak bekar hizkuntza
...
Gu geu ba_garenez nor geurez
Nahiz ta onartu ez
legez
Ez digu inor agindu
behar
Zer erakutsi eta zer ez
...
Orain joan gaitezen batera
Herria euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretik
Hego berriak atera.
…WERT!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)