ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2012-12-03
2012-11-30
2012-11-20
Hona hemen gure udazkeneko txokoa !!!!.
Pasaden egunean 4
urteko neska-mutilak Ranzari parkera joan ziren hostoak hartzera gure
"UDAZKENEKO TXOKOA" osatzeko. Horrez gain, umeek etxetik ekarri
dituzte udazkeneko barazkiak, frutak eta fruitu lehorrak.
2012-10-31
2012-10-10
IKT HELDUTASUN EREDUA MODELO DE MADUREZ TIC
El Director de Innovación Educativa del Gobierno Vasco concede el certificado de Madurez TIC al centro.
2012-10-09
KAIXO!!!!!!
Kaixo, ume eta guraso agurgarri guztioi!!!!!!
Hemen gaude berriro kurtso berri honetan. Berandu hasi gara zuekin gauzak komentatzen, baina hemendik aurrera, zin egiten dizuet gure arteko komunikazioa dinamikaoagoa izango dela.
2012-07-16
Ekainaren 22an
Ikasturte honetako azken eguna heldu da; guzti-guztiok poz-pozik daude
oporrak heltzear baitaude. Egun honetako programa zuen gustokoa izango dela
espero dugu.
Ikusten duzuenez eguna zoragarria izan da, dantzaldia primerakoa eta
6.mailako umeak guztiz hunkiturik egon direla orla jasotzerakoan; haien klaseko
azken eguna izan da EMILIA ZUZA ESKOLAN. Institutoan hemen bezalako ikasle onak izango zaretela espero
dugu.
ONDO PASA OPORRETAN!!
2012-07-11
EUSKERAZ BIZI NAHI DUT
Hau bai dela martxa!! Eskola osotik
umeak korrika bizian, oihukatzen dantzatzen...Euskeraz bizitzen...
Andereño Iratxek LIP-DUPa grabatuko
zuela!! Zer da? Zer dio? Batek daki...
Beno hau da Euskera eskolan!! Gaur berdin, egun guztietan izatea espero
dugu!!
Disfruta ezazue!!
Guztiak poz-pozik etorri dira egun berezia lagunekin egoteko, disfrutatzeko...
Txikiak, txiki-parkera joan dira.
1. zikloan, Gernika-Errigoitira,
bai leku polita!!
2. zikloan; Bermioko baleontzira.
3. zikloan,
azkarrenak...igerilekuetara Gamarra.
Eta Santurtzira poz, pozik itzuli ziren.
Hurrengo egunean...eskolara heltzen diren guztiak aho bete hortz gelditzen
dira. Ze nolako giro polita!! Santurtziko arrantzale eta sardinera txikiak
handik hara doaz “Desde Santurtzi a
Bilbao...”
Patioan “KULKI” ginkana, beti bezala umeak oso gustura daude. Jolasak oso
erakargarriak izateaz gain, dauden bi animatzaile bikainak dira.
Oso dibertigarria!!!
Haur Hezkuntzan “Argitxo jaia” egun honetan haur hezkuntzako gurasoak haien
umeen alaitasunez partaideak badira ere. Nola dantzatzen duten eta zein ondo
abesten duten. Artista bidean badaude hauek ere!!
SANTURTZI, GURE HERRIA
Egun hauetan gure santurtziar txikiek,
haien herriko ohitura, leku bereziak eta pertsonaia batzuen kondairak ezagutu
ditzaten, zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu.
Argazki erakusketa polit bat izan dugu
eskolan. Santurtziko, Luis Miguel Pérez argazkilariaren lanak disfrutatzeko
aste batez izan ditugu. Santurtzin, azken 40 urtetan izan diren aldaketa batzuk
ikusteko aukera izan da.
Ikusle guztion gogokoa izan da!
Gai honi loturik eta kultura asteko
ekintzen artean ”SANTURTZI EZAGUTU” power
pointa eta hitzaldia andereño Isabelek bota zuen. Ume batzuk ez zuten burua
kokatzen, noski, gure herriak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urte hauetan.
Gehienek, parkeko zonaldea, kaia,
udaletxea...oso ondo ezberdintzen zituzten baina, orokorrean herriko auzoetaz,
ohituraz...ez daude oso mamituta.
Ekitaldia amaitu zenean, Santurtzi
herria hobeto ezagutzen zutela esan dezakegu !!
Ekainaren 18an, MARTXA hasten da!!
Hemen dituzue astean zehar egin diren
ekintzak, poliki, poliki behatu apartekoak baitira !!
Haur
Hezkuntzako txikiek lehenengo egunean GOSARI OSASUNGARRIA, frutaz osaturik izan
zuten; eguraldi oso aproposa ez zenez izan URAREN JAIA ezin izan zuten ospatu.
Tailerrak izan zituzten.
Lehen
Hezkuntzan, 4. mailako artistek antzerkian primeran jardun zuten; Félix maisua,
zuzendari bikaina baita.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







