Dibertitzeko garaia heldu da
berriro!. Azken aste honetan eskolako giroa berezia izaten ari da, musika martxosoa megafonian,
entsaioak edonondik eta umeen mozorroak prest geletan.
Aurten “lanbideak” gaia tokatzen zaigu eta gure ikasleak oso langileak
direnez, plastika orduetan mozorroak egiten ari dira. Halako hauek izango dira:
2 urte. Exekutiboak
3 urte: Zerbitzariak
4 urte: Astronautak
5 urte: Urpekariak
1. Maila: Suhiltzaileak
2. Maila: Margolariak
3. Maila: Arrantzaleak
4. maila: Aizkolariak
5. maila: sukaldariak
6. maila: Detektibeak
Guraso elkartekoak artzainez mozorrotuko
dira eta ardi txiki guzti hauek zainduko dituzte.
Irakasleria gure erronkarekin, LOMCEren
kontra, jarraituko dugu; hau dela eta, beltzez joango gara.
Hurrengo ostiralean, 28an, dibertitzeko
eguna izango da, beraz jantz ezazue ilusioz, posaz eta barreaz.
PRIMERAN PASATUKO DUGU!!!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina