2012-05-30

FORO TXIKIA

Gaur, hilak 28, Santurtziko A21eko ordezkariak, umeak eta irakasleak, alkatearekin bildu dira. Saioa, udaletxeko "Salón de Plenos" delakoa izan da; ume batzuenzat lehenengo aldia denez oso saio motibagarria izan da. Gure eskolatik, 5. mailako 4 ume joan dira. Leirek eta Laurak, taldeko ordezkariak direnez, alkateari zenbait proposamen bota dizkiote.
Benetan, primeran irakurri dutela!!
Asier eta Mikel oso adi egon dira eta benetazko udaletxeko partaideak sentitu dira; hurrengoan agian haiek irakurleak izan daitezke.
Aurtengo proposamenak, kontsumo iraunkorrari buruz izan dira; hemendik aurrera santurtziar guztiok kontsumitzaile arduratsuak izango gara.
Eskola guztiak haien proposamenak bota ondoren, Laurak alkatea agurtu du eta gure bi neskek alkateari hartutako akordioein bi liburuxka helarazi dizkiote.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.