miércoles, 26 de febrero de 2014

GABONETAKO ARGAZKIAK

ERREKA MARI

INAUTERIAK EMILIA ZUZA ESKOLAN!!!!!!!!


Dibertitzeko garaia heldu  da berriro!. Azken aste honetan eskolako giroa berezia izaten  ari da, musika martxosoa megafonian, entsaioak edonondik eta umeen mozorroak prest geletan.
Aurten “lanbideak” gaia tokatzen zaigu eta gure ikasleak oso langileak direnez, plastika orduetan mozorroak egiten ari dira. Halako hauek izango dira:
2 urte. Exekutiboak
3 urte: Zerbitzariak
4 urte: Astronautak
5 urte: Urpekariak
1. Maila: Suhiltzaileak
2. Maila: Margolariak
3. Maila: Arrantzaleak
4. maila: Aizkolariak
5. maila: sukaldariak
6. maila: Detektibeak

Guraso elkartekoak artzainez mozorrotuko dira eta ardi txiki guzti hauek zainduko dituzte.
Irakasleria gure erronkarekin, LOMCEren kontra, jarraituko dugu; hau dela eta, beltzez joango gara.

Hurrengo ostiralean, 28an, dibertitzeko eguna izango da, beraz jantz ezazue ilusioz, posaz eta barreaz.


PRIMERAN PASATUKO DUGU!!!!!!!

martes, 4 de febrero de 2014

AGATE DEUNA EMILIA ZUZAN


AGATE DEUNA BERTSOTAN

Irakasle guztiak bai jeitsi
Ikasleak ere baiki!
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki
...
Eta zein da gure hezkuntza?
Sentimendu baten zuntza
Hizkuntzak Dakar herria eta
Herriak bekar hizkuntza
...
Gu geu ba_garenez nor geurez
 Nahiz ta onartu ez legez
Ez digu inor agindu behar
Zer erakutsi eta zer ez
...
Orain joan gaitezen batera
Herria euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretik
Hego berriak atera.
…WERT!