2011-12-16

GRACIAS A TODOS

A todos los padres por los trabajos realizados, por vuestra implicación y por vuestra colaboración. Sin ella todo esto no hubiera sido posible.




KONTSUMO TAILERRAK


Gure ikasleak, gai honekin goza eta ikasi dezaten Eusko Jaurlaritzako kontsumo tailerrak azaroko azken astean eskolan izan genituen.
1. Papera, lehengaiak, jolasa
2. Papera, lehengaiak, jolasa
3. Supermerkatua, ontziak, jolasa
4. Garraioa, publizitatea, supermerkatua
5. Elikagaien analisia, supermerkatua, jogurra prestatzea
6. Eskubideak, energia, ura: kontsumoa eta aurreztea.
Aste honetan ikasteko ez ditugu libururik erabili, eta umeak guztiz motibaturik eta interasaturik egon dira.
Irakasle guztien iritziz tailerrak oso erabilgarriak eta interesgarriak izan dira; umeek kurrikulumaren helburuak era erakargarriago batez eta dinamikoagoa barneratu dituzte.
Orokorrean umeen interesa piztu dute eta oso gustora parte hartu dute.
Erosketak egiterakoan, materialak birziklatzerakoan... gure ikasle kontsumitzaile bikainak izango dira. Hau guztia argazkietan ikusi ahal da. Zein adi dauden!!

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an izan denez abesti hauek aukeratu ditugu elkarrekin abesteko.








Nori egin euskaraz

(Pirritx eta Porrotx)

Ezezagun bat baldin baduzu

mintzakide buruz buru
egin zaiozu euskaraz eta...
beharbada jakingo du!

Atzerritar bat tokatuz gero
hurbildu euskaraz behintzat
zeren bestela ulertuko du
euskara ez dela beretzat!

Euskaraz mantso ari den norbait
aurrez aurre badaukazu
hitz egiozu euskaraz mantso,
opari bat egiozu!

Norbaitek esan badizu “euskaraz
ez dakit hitz egiten nik”
ohartu zaitez, ez dizu esan
entenditzen ez duenik!

Nahiz asko maite, nahiz oso geure
sentitzen dugun euskara
inork agindu gabe erdaraz
sarritan geu hasten gara!

Ez zazu egin hainbeste duda
zeurea euskaraz esan
edukazio gehiegizkoak
euskara galdu ez dezan!










“Artzeren esana”

Hemendik at!

Euskera bihotzean det

eta erdara ezpainetan

esaera zaharrak zoritxarrez

betetzen dira benetan

Zergatik ez dugu egiten

arbaso zaharren erara

euskaraz biziz, euskaraz haziz

gure herrian euskaraz?

Hizkuntza bat ez da galduko

jendeak ez badu ikasi nahi

dakigunok dugu errua

ez bagara erabiltzeko gai

Hizkuntza erdaldun askoren

eraso latzak pasata

"ley del vascuence" kaltegarri bat

besterik ez gendun falta

Ezin jakin noiz sortu zen

beti izan bait da hemen

Euskal Herriko hizkuntza da ta

ez dugu utziko galtzen

Hizkuntza bat ez da galduko

jendeak ez badu ikasi nahi

dakigunok dugu errua

ez bagara erabiltzeko gai.

2011-11-22

ETA BESTE BAT







GARBI
Ingurugiroaren laguna garbi da.
Natura zaintzen dabil Garbi guztion laguna.
Zaindu natura mendi eta ibaiak,
Maite natura itxaso eta hondartzak,
Garbi mantendu txoko eta basterrak.

Zaborrak bere tokira plastiko, paper, beira ta kartoia.
Zaborrak bere tokira birziklatu dezagun Garbiren laguntzaz.

Ingurugiroaren laguna Garbi da.
Natura zaintzen erakusten digun laguna.
Garbi laguna TXORI ta alaiena,
Haurren laguna, aittitte ta amamena.
Garbi txakurra jolasten alaiena
Kanta dezagun gure Garbi aurrera.

Zaborrak bere tokira plastiko, paper, beira ta kartoia.
Zaborrak bere tokira birziklatu dezagun Garbiren laguntzaz.


Zaborrak bere tokira plastiko, paper, beira ta kartoia.
Zaborrak bere tokira birziklatu dezagun Garbiren laguntzaz.

2011-11-07

ETA BESTE ABESTI BAT









ITXAROPENA (Su ta Gar)


Bakardadea
sentitzeko beldurrak
behartzen nau egun hontan
barnekoa ateratzera.
Nerekin zaude
nahiz eta soilik bihotzean
laister elkartuko gara
izar alaiago batetan.

Ez dut galduko
Itxaropena
nahiz 'ta zu ez egon
zure zain naiz.

Agertzen zinen bakoitzean
ez nuela behar ezer
zure izate hutsak
betetzen zidan gorputza
baina gure mundu hau
nahiko gaizki eraikia izan denez
azkenean paradisua
infernu bilakatu zan.

Ez dut galduko
Itxaropean
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz.

2011-10-27

BESTE ABESTI BAT EUSKERA LANTZEKO

Entzun hemen:












Eta ez badakizu ez larritu, letria heman duzu eta:





KAIXO (Urtz)

Trikitixa dantzatu nahiko nuke
edozein herritako jaietan
trikitixa dantzatu nahiko nuke
geure begiak topatuz plazan.

Maitemindurik nago eta
zu oraindik ez zara konturatu;
egunez mozkorturik nauzu
eta gau aldean ezin loak hartu.

Zu hor zabiltza dantzan eta
ni hemen hurrun ez dakidalako ...
norbaitek erakutsiko balit!
-Kaixo!
-Kaixo!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Beno..
-Zer ba?
-Begira.
-Esan.
-Heldu!
-Bihotza da!
-Bihotza da bai!

2011-10-17

ESKOLAKO ABESTIAK

Entzun hemen:








Eta ez badakizu ez larritu, letria heman duzu eta:

AITORMENA (Hertzainak)

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino
lehen aska gaitzetan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.

Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.

2011-06-28

JULENEKIN SANTURTZI EZAGUTZEN

Aurten, 5 urtekoak, Julenekin joan gara Santurtziko auzo desberdinak ezagutzera, eta baita herriko zenbait eraikin garrantzitsu ere. Zabaldu berria den Dorre Etxea ikusi dugu barrutik, ...
Gauza asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu. Eta ikus dezazuen, hor dituzue egun horietan egindako argazki batzuk.

Este curso, las clases de 5 años hemos ido con Julen a conocer diferentes barrios de Santurtzi y algunos edificios importantes del pueblo. Hemos podido visitar la Casa Torre,...
Hemos aprendido un montón y lo hemos pasado de lo lindo; y para que lo comprobéis, ahí tenéis unas fotos.

2011-06-23

GURASOEN JAIALDIA

Primeran pasatu genuen gurasoen antolatutako jaia disfrutatzen! Futbito, saskibaloia, buruhandiak, dantzak, jokuak, gaztelu puzgarriak, karts, ohe elastikoa, tailerrak, argazkien erakustaldia, Euskal Herriko pastelaren lehiaketa, erakusketa, zozketa, bitsa izan genituen eta gero txorizoa jan genuen indarrak berreskuratzeko LACCO taldearen musika gozatzeko.

ERAKUSKETA 2011

Hemen gozatu ahal dituzue eskolako umeek egindako lanak ikusten. Ze trebeak diren!!

2011-04-08

KORRIKA

Gaur eguraldiaren laguntzaz korrika polita egin dugu. Nahi baduzu gure argazkiekin gozatu begiratu hemen.

2011-03-21

5.DB ANTZERKIA

5. DB-koak antzezlariak bihurtu dira eta izugarrizko antzerki-emanaldia eskaini digute. Aho zabalik utzi gaituzte.

2011-03-01

PREGOLARIA HAUR HEZKUNTZAN

Kaixo lagunok: inauteriak hurbil daude eta ez ahazteko Pregolaria eta danbolariak hurbildu dira gugana. Orduan badakizue has zaitezte mozorro izugarriak prestatzen gu abestiak entsaiatzen ditugun bitartean.














HAIZE HARROPUTZ DANTZA 1 DA

Lehenengo psikomotrizitate gelan



Gero musika gelan, instrumentala.

2011-02-04

AGATE DEUNA

Gaur, otsailaren 4an, Agate Deuna ospatzeko eskolakoak abestera irten gara.
Euskal Herriko ohitura den moduan, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, Kabiezeseko enparantzan bildu gara.
Benetan eguraldi polita izan dugula, hori aprobetzatuz eta gure umeak polit-polita zeudela primeran abestu dugu.



SAN BLAS EGUNA

Agate Deunaren bezperan San Blas eguna ospatzen da, hemen daude egun honetako gozoki batzuk. San Blaseko Tortak


2011-01-26

MOKOLUZE:

Mokoluze etorri da berriro eskolara, umeei esatera, laster Olentzero ailegatuko dela. Berarekin hitz egin, abestu eta txotxongiloak ikusi ondoren dantza ere egin dugu.

Gure Olentzero maitia etorri da eta jostailu pilo ekarri digu oso zintzoak izan garelako. Hau Poza!