miércoles, 19 de diciembre de 2012

GABON POSTALEN LEHIAKETAREN IRABAZLEA


Oso zaila izan da potilena aukeratzea, baina denbora luze eman ondoren hauxe irabazle suertatu da.


Eta bigarren postuan hauxe gelditu da.


martes, 18 de diciembre de 2012

ESKOLAKO – GABON POSTALEN LEHIAKETA

“Elkarbizitza proiektua” dela eta eskolako Gabon postalen lehiaketa bat antolatu da. Partaidetza oso zabala izan da, hona hemen egindako lanak. Ezin hobeak! Epaileek oso zaila izango dute bat aukeratzea. Eskerrik asko, parte hartu duzuen guztioi!!

Dentro del "Proyecto de convivencia" se ha convocado un concurso de postales de Navidad. La participación ha sido masiva, aquí tenéis los trabajos realizados. ¡Son insuperables! El jurado lo tiene muy difícil para elegir sólo uno. ¡¡Muchas gracias a todos los que habéis tomado parte!!

miércoles, 12 de diciembre de 2012

MARINELLA TERZI

Pasaden abenduaren 3an, Marinella Terzi, idazlea, gure eskolan egon zen, 6.mailakoekin hain zuzen ere.







EUSKARA NAZIO-ARTEKO EGUNA

Euskera bultzatzeko eskolako guztiok egun hauetan zenbait ekintzatan ibiliko gara.
Umeak  oso motibaturik egon dira; eta euskera indartzeko kanpaina batzuk burutu dituzte.
Klaseetan ahokorapiloak, abestiak, bertsoak eta abar ikasi dituzte. Pasiloak apaintzeko ormairudiak, kartelak eta bururatu zaien beste margotu dute.
Hementze daude horien adibideak!!

Emilia Zuzan Euskararen alde!!!



martes, 20 de noviembre de 2012

Hona hemen gure udazkeneko txokoa !!!!.

Pasaden egunean 4 urteko neska-mutilak Ranzari parkera joan ziren hostoak hartzera gure "UDAZKENEKO TXOKOA" osatzeko. Horrez gain, umeek etxetik ekarri dituzte udazkeneko barazkiak, frutak eta fruitu lehorrak.

miércoles, 31 de octubre de 2012

miércoles, 10 de octubre de 2012

IKT HELDUTASUN EREDUA MODELO DE MADUREZ TIC





El Director de Innovación Educativa del Gobierno Vasco concede el certificado de Madurez TIC al centro.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak IKT Heldutasun Eredua ziurtagiria ematen dio gure ikastetxeari.


martes, 9 de octubre de 2012

KAIXO!!!!!!

Kaixo, ume eta guraso agurgarri guztioi!!!!!!
Hemen gaude berriro kurtso berri honetan. Berandu hasi gara zuekin gauzak komentatzen, baina hemendik aurrera, zin egiten dizuet gure arteko komunikazioa dinamikaoagoa izango dela.

lunes, 16 de julio de 2012

Ekainaren 22an


Ikasturte honetako azken eguna heldu da; guzti-guztiok poz-pozik daude oporrak heltzear baitaude. Egun honetako programa zuen gustokoa izango dela espero dugu.

Ikusten duzuenez eguna zoragarria izan da, dantzaldia primerakoa eta 6.mailako umeak guztiz hunkiturik egon direla orla jasotzerakoan; haien klaseko azken eguna izan da EMILIA ZUZA ESKOLAN. Institutoan hemen bezalako ikasle onak izango zaretela espero dugu.
ONDO PASA OPORRETAN!!


miércoles, 11 de julio de 2012

EUSKERAZ BIZI NAHI DUT


         Hau bai dela martxa!! Eskola osotik umeak korrika bizian, oihukatzen dantzatzen...Euskeraz bizitzen...
         Andereño Iratxek LIP-DUPa grabatuko zuela!! Zer da? Zer dio? Batek daki...
Beno hau da Euskera eskolan!! Gaur berdin, egun guztietan izatea espero dugu!!
                                    Disfruta ezazue!!


Guztiak poz-pozik etorri dira egun berezia lagunekin egoteko, disfrutatzeko...


Txikiak, txiki-parkera joan dira.
1.  zikloan, Gernika-Errigoitira, bai leku polita!!
2.   zikloan; Bermioko baleontzira.
3.   zikloan, azkarrenak...igerilekuetara Gamarra.

Eta Santurtzira poz, pozik itzuli ziren.




Hurrengo egunean...eskolara heltzen diren guztiak aho bete hortz gelditzen dira. Ze nolako giro polita!! Santurtziko arrantzale eta sardinera txikiak handik hara doaz “Desde  Santurtzi a Bilbao...”
Patioan “KULKI” ginkana, beti bezala umeak oso gustura daude. Jolasak oso erakargarriak izateaz gain, dauden bi animatzaile bikainak dira.
Oso dibertigarria!!!



Haur Hezkuntzan “Argitxo jaia” egun honetan haur hezkuntzako gurasoak haien umeen alaitasunez partaideak badira ere. Nola dantzatzen duten eta zein ondo abesten duten. Artista bidean badaude hauek ere!!

SANTURTZI, GURE HERRIA


         Egun hauetan gure santurtziar txikiek, haien herriko ohitura, leku bereziak eta pertsonaia batzuen kondairak ezagutu ditzaten, zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu.
         Argazki erakusketa polit bat izan dugu eskolan. Santurtziko, Luis Miguel Pérez argazkilariaren lanak disfrutatzeko aste batez izan ditugu. Santurtzin, azken 40 urtetan izan diren aldaketa batzuk ikusteko aukera izan da.
Ikusle guztion gogokoa izan da!

        

         Gai honi loturik eta kultura asteko ekintzen artean ”SANTURTZI EZAGUTU” power pointa eta hitzaldia andereño Isabelek bota zuen. Ume batzuk ez zuten burua kokatzen, noski, gure herriak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urte hauetan.

         Gehienek, parkeko zonaldea, kaia, udaletxea...oso ondo ezberdintzen zituzten baina, orokorrean herriko auzoetaz, ohituraz...ez daude oso mamituta.

         Ekitaldia amaitu zenean, Santurtzi herria hobeto ezagutzen zutela esan dezakegu !!

Ekainaren 18an, MARTXA hasten da!!


         


         Hemen dituzue astean zehar egin diren ekintzak, poliki, poliki behatu apartekoak baitira !!



Haur Hezkuntzako txikiek lehenengo egunean GOSARI OSASUNGARRIA, frutaz osaturik izan zuten; eguraldi oso aproposa ez zenez izan URAREN JAIA ezin izan zuten ospatu. Tailerrak izan zituzten.

Lehen Hezkuntzan, 4. mailako artistek antzerkian primeran jardun zuten; Félix maisua, zuzendari bikaina baita.

lunes, 9 de julio de 2012

KULTUR ASTEA 2012


Ikasturte ondo amaitzeko, urtero bezala ekainean, Mtra. Emilia Zuza eskolako Kultura-Asteko jardunaldiak izan ditugu.

Aurtengo gaiak, ”Santurtzi herri marinela” leloari loturik egon dira Ekitaldia, ekainaren 16an, gurasoen jaiarekin, hasi zen eta hilaren 22a arte izan genuen.

Umeek, gurasoek zein irakasleok primeran igaro dugu!!

Jarraian, ekintzetako egitaraua, argazkiak eta zerak dituzue.     
Disfruta ezazue!!

Argazki hauetan ikusten den moduan, agurra zoragarria izan zen.
Guztion gustoko ekintzak izan ziren: txikientzako animazio taldeak, karts, ohe elastikoak...
Nagusiak, sarien zozketarekin oso animatuta zeuden. Lehiaketen artean, “ENPANADA”rena nabarmena izan zen. Bai, sukaldari onak direla gure eskolako amak! Goxo baino goxoago zeuden.
Eguerdian, eguraldia izorratu zen eta bitsa ordurako sirimiriak ea, ea umeen ilusioak apurtu zituen; azkenean nola ez, umeek ezin izan zuten jasan eta bitsan murgildu ziren.


Eskolako umeek egindako lanak gimnasioan egon dira. Plastika lanak, inauteriko mozorroak, sukaldaritza eta plastika tailerreko egindako gauzak...
Ume guztiak partaideak izan dira erakusketa honetan; Haur Hezkuntzako 2 urteko umeekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino Artsita hutsak dira !!
A21eko txokotxoan, berrerabilitako materialez egindako Gabonetako apaingarriak aurkeztu genituen. Guraso batzuen irudimena agerian geratu da;  hauek ere aparteko artistak !!
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik !




TROKA

4. mailakoak ekainaren 11an eta 12an Gorlizen egon ziren, Trokan hain zuzen ere. Nola pasatu zuten ikusi nahi baduzu, begiratu argazkiak.

viernes, 6 de julio de 2012

ZUHATZA

6. mailakoak maiatzaren 28tik 29ra Zuhatzan egon dira barnetegi batean eta primeran pasatu dute. Ez baduzu sinetsi, ikusi argazkiak.


miércoles, 27 de junio de 2012

2012-2013 ESKOLAKO EGUTEGIA

Hemen sakatzen izango duzue datorren kurtsorako egutegia.
2011-2012 kurtsoa bukatu egin da, eta orain merezi dugun oporraldian zaudete. Lana bukatu da eta atsedena hartzea tokatzen da. Baina uda pasa eta gero, berriro eskolara bueltatu behar dugu, eta hori iralearen 10ean, hain zuzen ere, izango da. Bitartean: ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!


Pulsando aquí encontraréis el calendario del curso que viene.
El curso 2011-2012 se ha acabado y estáis disfrutando unas merecidas vacaciones. El trabajo se ha acabado y ahora lo que toca es descansar. Pero cuando pase el verano hay que volver de nuevo a la escuela y  eso será el próximo 10 de septiembre. Hasta entonces: PASADLO BIEN EN VACACIONES!!!!!!!!

viernes, 22 de junio de 2012

Eguna heldu da.
Hemen daukazue guztion artean egindako  
LIP DUBa, kurtso amaiera ezin hobea. 
Badakizue, etxean, kalean...... EUSKARAZ.
Zorionak egindako lanagaitik eta ondo pasa oporretan!!

martes, 19 de junio de 2012

BERTSOLARITZA 2012 AZKEN SAIOA

Betsolaritzako azkenengo egunean primeran pasatu genuen, areto nagusian ibili ginen 4., 5. eta 6.mailako ikasleak bertsolaritzako irakaslearekin eta Aitor Rubiorekin bertsoak abesten. Eta sinesten ez baduzu, hemen ikusi.

viernes, 8 de junio de 2012

SERANTES MENDIAN

Pasaden maiatzaren 11n, 5.DB-koak Serantes mendira joan ziren. Nahiz eta eguraldia oso argia ez izan, behintzat ez zuen euririk egin, eta primeran pasatu zuten.

martes, 5 de junio de 2012

ATHLETIC, ATHLETIC!!!

Hauxe izan da gure oihua azken hilabete hauetan; eskola osoan Athletic-en himnoa entzuten zen eta eskola osoa zuri-gorriz apainduta dago. Ilusioz beterik ume guztiek abesten zuten eta nola ez, zuri-gorriz jantzita!! Aurten ez dugu lortu, baina itxaropena bihotzean dugu, hurrengo urtean lortuko da!!  Hona hemen gure zaletasunaren adierazle txiki bat.
 

miércoles, 30 de mayo de 2012

FORO TXIKIA

Gaur, hilak 28, Santurtziko A21eko ordezkariak, umeak eta irakasleak, alkatearekin bildu dira. Saioa, udaletxeko "Salón de Plenos" delakoa izan da; ume batzuenzat lehenengo aldia denez oso saio motibagarria izan da. Gure eskolatik, 5. mailako 4 ume joan dira. Leirek eta Laurak, taldeko ordezkariak direnez, alkateari zenbait proposamen bota dizkiote.
Benetan, primeran irakurri dutela!!
Asier eta Mikel oso adi egon dira eta benetazko udaletxeko partaideak sentitu dira; hurrengoan agian haiek irakurleak izan daitezke.
Aurtengo proposamenak, kontsumo iraunkorrari buruz izan dira; hemendik aurrera santurtziar guztiok kontsumitzaile arduratsuak izango gara.
Eskola guztiak haien proposamenak bota ondoren, Laurak alkatea agurtu du eta gure bi neskek alkateari hartutako akordioein bi liburuxka helarazi dizkiote.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.


martes, 27 de marzo de 2012

AGENDA 21

 A21 proiektuaren loturik hona hemen Santurtziko Udalak bidali digun ingurumenari laguntzeko zenbait gomendio.

2012-3-27
Talde koordinatzailea




viernes, 23 de marzo de 2012

ZUHAITZ-EGUNAREN OSPAKIZUNA EMILIA ZUZA ESKOLAN


         Urtero bezala Zuhaitz-eguna Santurtzi mailan ospatuko da, aurten, bihar, martxoaren 22an Ranzari parkean egingo da.
         Gure eskolan eta joan den astelehenean martxoaren 19an, A21ko talde sustatzailea erabaki zen moduan hauxe egingo dugu:
ü      Eskolako ume bakoitzak lore bat osorik kolore ezberdinez (gorriz, arrosaz, laranjaz) margotuko du.
ü      Ostiralean, 16:00etan ahal duzuen guztiok beheko sarreako lekuan bilduko gara zikloka (1.zikloa/ 2.eta3.zikloak) eta egindako zuhaitz erraldoietan loreak “txiklez” kokatzeko eta ondoren eskaileran kokatuko dira. Zuhaitz horiek urtaroen arabera apainduko ditugu.
Anima zaitezte! Margotu loreak eta egun horretan jeitsi esandako orduan!!



UDABERRIA EMILIA ZUZA ESKOLARA AILEGATU DA!!!

jueves, 22 de marzo de 2012

ZUHAITZ EGUNA SANTURTZIN


ZUHAITZ -EGUNA


Egunon lagun eta partaide guztioi:

Hona hemen Emilia Zuzako ikasleen gogoeta egun honetarako.

                        Desde Santurtzi a Bilbao...

                        No hay en Euskadi,  leré
                        Parque botánico, leré
                        Más elegante , leré
                        Que en  Santurtzi,  riau riau…

Noski baietz  “Zuhaitz eguna” ospatzen dugunean beti izaten dugu kontutan gure parkea.
Lehen, zuhaitzen landaketa Serantes Mendian egiten genuen baina azken urte hauetan parkeko zuhaitzak izan dira Santurtziko ikasleen hautaketeen abiapuntua. Gure parkeari “jardin botanikoa” deitu ahal diogu inguruetako parkerik politena baita; hau gutxi balitz parkeko landareria guztiz berezia dela esan dezakegu baita ere; beste batzuen artean halakoak topatu ahal ditugu: Kaliforniako sekuoiak, Himalayako zedroak, Japoneko aligustea, magnolioak, alboa edo Ekialdeko bananondoa, jukak, urkiak eta, nola ez, Amerikako eta Afrikako palmondo erraldoiak urrutitik ikus ditzakegunak!
 Urtero, Santurtziko A21eko ordezkariek, bildu ondoren, “Zuhaitz-egunaren” data erabakitzen dute eta hautaketak eginez eta zuhaitz singularra auketaruz parkean, horren omenez, plaka bat kokatzen da.
 Santurtziko ikasle guztiok zuhaitz-landaketa egiten dugu gure herria eta Lurra planeta hobetzeko asmoz. Taldea gero eta handiagoa da eta iaztik 14 eskolak, ikastetxek eta institutok lanari ekiten diogu.
Gogoeta apur bat eginez hauexe da urte huetako ibilbidea:
2005-Martxoaren 10ean Ranzari parkean elkartu ginen.
2006- Martxoaren 17an Mirabueno parkean.
2007- Martxoaren 16an La Cerrada parkean.
2008- Apirilaren 8an Mirabueno parkean.
2009- Martxoaren 12an Axularreko zonaldean.
2010-Martxoaren 5ean “Bizkaiko Enkarterrietako” parkean.
2011- Martxoaren 3an La Cerrada eta Regales zonaldean.

Eta aurten, gaur, 2012ko martxoaren 22an,  bagaude berriro hemen Ranzari parkean. Gure asmoa auzoko parke guztiak, poliki-poliki, erdiko zonaldekoa bezain politak eta handiak izatea da.
Baina, hau guztia aurrera eramateko, ezin dugu ahaztu “Zuhaitz-eguna” guztion eta egun guztietako lana dela.
               
Zuhaitzak bizirik egon daitezen,
zaindu ditzagun natura!



Gure planeta ,lere
Gure natura, lere
Bizirik egoteko, lere
Zuhaitzak zaindu!! (riau,riau)

Eskerrik asko zuen arretagatik

miércoles, 15 de febrero de 2012

INAUTERIAK 2012


- Aurten Emilia Zuza eskolara zirkoa ailegatuko da!!!!
-  Noiz?
-  Datorren ostiralean.

viernes, 10 de febrero de 2012

ESCUELAS AMIGAS

6. mailakoak "Escuelas Amigas" delako proiektuan sartu dira, hori dela eta, gaur, Margarita Bravo, boluntarioa izanda, etorri da proiektua aurkeztera. 

martes, 7 de febrero de 2012

ESKOLAKO ABESTIAK

Hemendik aurrera eskolako abestiak entzuteko eta gozatzeko, blogearen eskuinaldean musika kutxa hau jarri dugu.



lunes, 30 de enero de 2012

BESTE ABESTI BAT

   

EUSKAL ROCK AND ROLL   (Niko Etxart)

Izan gira Euskal herrin      (3 aldiz)
rock&rolling

Gaüa heldü denin                      (2 aldiz)
adiskidiekin
juiten g(ar)ela festara...

Izan gira Euskal herrin      (3 aldiz)
rock&rolling

Bal-en urhentzin
ene maitea
eneki jin zite "au coucou des bois"

Zü eta ni                                  (2 aldiz)
biak goxoki.
dantzan dantzan rock&rolling.

martes, 24 de enero de 2012

KONTSUMO IRAUNKORRA

Agenda 21 proiektuan aurten "Kontsumo iraunkorra" gaia lantzen dugu. Kontsumoa era arduratsu batean egitea, gutxitzea, aproposa izatea... helburua dugu. Gure ikasleak kontsumitzaile arduratsuak lortzeko zenbait ekintza burutuko ditugu aurten.
Kontsumo iraunkorraren Udaletxeko Bulegoaren bitartez, azaroaren 21ean, formakuntza saio bat izan genuen; partaideak Agenda 21eko ikasle batzuk eta haien gurasoak izan ziren; saio honetan, kontsumorako lehentasunak, beharrak ea abar landu ziren, halaber fakturak ikertu ziren. Ekitaldia elkarren arteko "enredos" jokuarekin amaitu zen.

jueves, 12 de enero de 2012

ASTE HONETAKO ABESTIA

Urte berri honetan abestien bidez gure hizkuntza lantzen jarraituko dugu.

 


 XOXOAK BELEARI IPURBELTZ     (Urtz)



Ez dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da.
Norberak
izaten dituen akatsak
besteengan ikustea.

Xoxo, xoxoak beleari ipurbeltz! 
Ez dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da.
Norberak
izaten dituen akatsak
aitzakietan estaltzea.

Xoxo, xoxoak beleari ipurbeltz!
Geure burua
ondo ezagutu arte ...
xoxoak beleari ipurbeltz