2012-06-22

Eguna heldu da.
Hemen daukazue guztion artean egindako  
LIP DUBa, kurtso amaiera ezin hobea. 
Badakizue, etxean, kalean...... EUSKARAZ.
Zorionak egindako lanagaitik eta ondo pasa oporretan!!

2012-06-19

BERTSOLARITZA 2012 AZKEN SAIOA

Betsolaritzako azkenengo egunean primeran pasatu genuen, areto nagusian ibili ginen 4., 5. eta 6.mailako ikasleak bertsolaritzako irakaslearekin eta Aitor Rubiorekin bertsoak abesten. Eta sinesten ez baduzu, hemen ikusi.

2012-06-08

SERANTES MENDIAN

Pasaden maiatzaren 11n, 5.DB-koak Serantes mendira joan ziren. Nahiz eta eguraldia oso argia ez izan, behintzat ez zuen euririk egin, eta primeran pasatu zuten.

2012-06-05

ATHLETIC, ATHLETIC!!!

Hauxe izan da gure oihua azken hilabete hauetan; eskola osoan Athletic-en himnoa entzuten zen eta eskola osoa zuri-gorriz apainduta dago. Ilusioz beterik ume guztiek abesten zuten eta nola ez, zuri-gorriz jantzita!! Aurten ez dugu lortu, baina itxaropena bihotzean dugu, hurrengo urtean lortuko da!!  Hona hemen gure zaletasunaren adierazle txiki bat.
 

2012-05-30

FORO TXIKIA

Gaur, hilak 28, Santurtziko A21eko ordezkariak, umeak eta irakasleak, alkatearekin bildu dira. Saioa, udaletxeko "Salón de Plenos" delakoa izan da; ume batzuenzat lehenengo aldia denez oso saio motibagarria izan da. Gure eskolatik, 5. mailako 4 ume joan dira. Leirek eta Laurak, taldeko ordezkariak direnez, alkateari zenbait proposamen bota dizkiote.
Benetan, primeran irakurri dutela!!
Asier eta Mikel oso adi egon dira eta benetazko udaletxeko partaideak sentitu dira; hurrengoan agian haiek irakurleak izan daitezke.
Aurtengo proposamenak, kontsumo iraunkorrari buruz izan dira; hemendik aurrera santurtziar guztiok kontsumitzaile arduratsuak izango gara.
Eskola guztiak haien proposamenak bota ondoren, Laurak alkatea agurtu du eta gure bi neskek alkateari hartutako akordioein bi liburuxka helarazi dizkiote.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.


2012-03-27

AGENDA 21

 A21 proiektuaren loturik hona hemen Santurtziko Udalak bidali digun ingurumenari laguntzeko zenbait gomendio.

2012-3-27
Talde koordinatzailea




2012-03-23

ZUHAITZ-EGUNAREN OSPAKIZUNA EMILIA ZUZA ESKOLAN


         Urtero bezala Zuhaitz-eguna Santurtzi mailan ospatuko da, aurten, bihar, martxoaren 22an Ranzari parkean egingo da.
         Gure eskolan eta joan den astelehenean martxoaren 19an, A21ko talde sustatzailea erabaki zen moduan hauxe egingo dugu:
ü      Eskolako ume bakoitzak lore bat osorik kolore ezberdinez (gorriz, arrosaz, laranjaz) margotuko du.
ü      Ostiralean, 16:00etan ahal duzuen guztiok beheko sarreako lekuan bilduko gara zikloka (1.zikloa/ 2.eta3.zikloak) eta egindako zuhaitz erraldoietan loreak “txiklez” kokatzeko eta ondoren eskaileran kokatuko dira. Zuhaitz horiek urtaroen arabera apainduko ditugu.
Anima zaitezte! Margotu loreak eta egun horretan jeitsi esandako orduan!!



UDABERRIA EMILIA ZUZA ESKOLARA AILEGATU DA!!!