martes, 1 de junio de 2010

AREITZ SOROA

Pasa den ostegunean, maiatzaren 20an, 4 urteko umeak Areitz Soroa baserrira joan ginen.
Goizean, heldu bezain laster talde bat Jonekin eta beste taldea Roberrekin landareak aztertzen ibili ginen, eta, ondoren zomorroak ikertzeari ekin genion. Lan gogor hau amaitu eta gero, bazkaltzera joan ginen, gosetuta geunden eta. Argazkietan ikusiko duzuenez, zintzo-zintzo egon ginen bazkaltzen.
Bazkaria amaitu eta gero, atsedenalditxo bat izan genuen jolasteko… eta arratsaldean berriro lanera: animaliekin lan egitera (bazeuden oiloak, untxiak, ahateak, antzarak,…) eta ondoren sagar-zukua egin genuen tolarean eta baita dastatu ere… ummmm gozo-gozoa zegoen!
Hau guztia egin eta gero, autobusa etorri zen gure bila eskolara bueltatzeko. Hain nekatuta geundenez, batzuk lo geratu ginen autobusean bertan.
Neke-neke eginda amaitu genuen eguna, baina… poz-pozik. Beste egun batean gehiago!!!



El jueves pasado, día 20 de mayo, los niños y niñas de las aulas de 4 años fuimos a pasar el día al la granja escuela Areitz Soroa.
Por la mañana, nada más llegar, un grupo fue con Jon y el otro con Rober a observar plantas, y, después a analizar “bichos”. Después de este trabajo tan duro, fuimos a comer, pues teníamos mucha hambre. Como veréis en las fotos, estuvimos muy formales mientras comíamos.
Después de comer tuvimos un descansito para jugar… y por la tarde otra vez a trabajar: primero con los animales (gallinas, conejos, patos, gansos,…) y después fuimos a hacer zumo de manzana en la prensa y también a beberlo… ummmmmmm qué bueno estaba!
Después de tanto trabajar, vino el autobús a buscarnos para volver a la escuela. Algunos hasta nos quedamos dormidos en el autobús de lo cansado-as que estábamos.
Acabamos el día agotado-as pero… muy contento-as. Otro día más!!!