lunes, 18 de octubre de 2010

2010/11 IKASTURTEA







Kaixo laguntxoak, gurasoak, irakasleak, ikasle ohiak, auzokoak...:
Aurten apur bat berandu egon arren, banago berriro zuekin!, dakizuenez “inoiz ez izatea baino, berandu izatea hobe”.
Oporrak jada pasatu dira, baina primeran igaro genuen. Orain 2010-2011 ikasturtean guztiz murgilduta gaude. Badakizue, hasieratik buru belarri aritu behar duzue, jo ezaiezue gogor ikasteari eta lanari.
Zenbait berri kontatuko dizuet:
Orain bi etxe ditut ! Nire eskola zoragarria, KUETOn, eta beste bat, oso koloretsua eta berria, KABIEZESen.
Haur Hezkuntzako txikiek Axular kalean eraikuntza berri bat estreinatu dute. Beraien algara eta irribarreekin auzoa alaitasunez bete dute.
Joan den irailaren 24an jai bat ospatu genuen ume hauek pailazoekin dibertitzeko eta bide batez eskola inauguratzeko.
Bizkaiko Hezkuntzako Ordezkaria, Ana Balenciaga, gure Ikuskaria, Inma Kareaga eta Mª José Morgado, Berritzeguneko Zuzendaria, gurekin egon ziren. Gure herriko ordezkariak Ricardo Ituarte, gure alkatea, eta kultura zinegotzia, Danel Bringas, ere egon ziren.
Gure irakasleek zentroa ilusioz erakutsi zieten eta aldi berean zenbait moldaketa eta hobekuntza egiteko eskatu zieten.
Apurka-apurka gauzak konpontzen ari dira eta horrela jarraituko dugu Emilia Zuzako neska-mutilok, gure zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen .
Hona hemen zenbait argazki.

¡Hola amiguitos, padres, profes, exalumnos, vecinos!!!!!! Este año me he retrasado un poco, pero ya estoy otra vez con vosotros.
LAS VACACIONES se han quedado un poco atrás pero hemos disfrutado un montón. Ahora ya estamos metidos de lleno en el curso 2010-2011.
Ya sabéis, empezad con buen pie, estudiando y trabajando a tope.

Os cuento algunas novedades:
-¡Ahora tengo dos casas!-Mi magnífica escuela en el KUETO y otra super nueva y colorida en CABIECES.
Los peques de Educación infantil han estrenado un nuevo edificio en la calle AXULAR. Con sus risas y griterío han llenado de alegría el barrio.
El pasado día 24 de septiembre tuvimos una fiesta con payasos para que estos niños y niñas disfrutaran del comienzo de curso y a la vez inaugurar el centro.
Nos acompañaron la Delegada de educación, Ana Balenciaga, nuestra inspectora Ima y Mº José, directora del Berritzegune. También estuvieron los representantes de nuestro pueblo, Ricardo, nuestro alcalde, y el concejal de cultura, Danel.
Nuestras profes les enseñaron el centro con ilusión pero también aprovecharon para pedir algunas reformas y todas las mejoras posibles. Poquito a poquito todo se va poniendo en su sitio y continuaremos para que nuestra escuela tenga los mejores servicios para mis amiguitos, los/as niños/as de EMILIA ZUZA!!!!!
Aquí tenéis unas fotos de este comienzo de curso.