jueves, 22 de marzo de 2012

ZUHAITZ EGUNA SANTURTZIN


ZUHAITZ -EGUNA


Egunon lagun eta partaide guztioi:

Hona hemen Emilia Zuzako ikasleen gogoeta egun honetarako.

                        Desde Santurtzi a Bilbao...

                        No hay en Euskadi,  leré
                        Parque botánico, leré
                        Más elegante , leré
                        Que en  Santurtzi,  riau riau…

Noski baietz  “Zuhaitz eguna” ospatzen dugunean beti izaten dugu kontutan gure parkea.
Lehen, zuhaitzen landaketa Serantes Mendian egiten genuen baina azken urte hauetan parkeko zuhaitzak izan dira Santurtziko ikasleen hautaketeen abiapuntua. Gure parkeari “jardin botanikoa” deitu ahal diogu inguruetako parkerik politena baita; hau gutxi balitz parkeko landareria guztiz berezia dela esan dezakegu baita ere; beste batzuen artean halakoak topatu ahal ditugu: Kaliforniako sekuoiak, Himalayako zedroak, Japoneko aligustea, magnolioak, alboa edo Ekialdeko bananondoa, jukak, urkiak eta, nola ez, Amerikako eta Afrikako palmondo erraldoiak urrutitik ikus ditzakegunak!
 Urtero, Santurtziko A21eko ordezkariek, bildu ondoren, “Zuhaitz-egunaren” data erabakitzen dute eta hautaketak eginez eta zuhaitz singularra auketaruz parkean, horren omenez, plaka bat kokatzen da.
 Santurtziko ikasle guztiok zuhaitz-landaketa egiten dugu gure herria eta Lurra planeta hobetzeko asmoz. Taldea gero eta handiagoa da eta iaztik 14 eskolak, ikastetxek eta institutok lanari ekiten diogu.
Gogoeta apur bat eginez hauexe da urte huetako ibilbidea:
2005-Martxoaren 10ean Ranzari parkean elkartu ginen.
2006- Martxoaren 17an Mirabueno parkean.
2007- Martxoaren 16an La Cerrada parkean.
2008- Apirilaren 8an Mirabueno parkean.
2009- Martxoaren 12an Axularreko zonaldean.
2010-Martxoaren 5ean “Bizkaiko Enkarterrietako” parkean.
2011- Martxoaren 3an La Cerrada eta Regales zonaldean.

Eta aurten, gaur, 2012ko martxoaren 22an,  bagaude berriro hemen Ranzari parkean. Gure asmoa auzoko parke guztiak, poliki-poliki, erdiko zonaldekoa bezain politak eta handiak izatea da.
Baina, hau guztia aurrera eramateko, ezin dugu ahaztu “Zuhaitz-eguna” guztion eta egun guztietako lana dela.
               
Zuhaitzak bizirik egon daitezen,
zaindu ditzagun natura!



Gure planeta ,lere
Gure natura, lere
Bizirik egoteko, lere
Zuhaitzak zaindu!! (riau,riau)

Eskerrik asko zuen arretagatik