jueves, 6 de marzo de 2014

LOMCERIK EZ

Egoera iluna bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Argi printza bat ere bada, ordea. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik izango horren alde mugitzen ez bagara.

Hezkuntza sistema dugu gaur egun, horren adierazle argia. Azken 30 urte luzetan 11 lege organiko izan dira Estatu Espainiarrean, hamabigarrena LOMCE. Boterean izan den alderdi politikoaren arabera aldatuz joan da legealditik legealdira.