2014-11-04

LOMCE EZ!

Euskal herriak bere hezkuntza


(Doinua: “Egun da Santi Mamiña”)

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

Ta zein da gure hezkuntza
Sentimendu baten zuntza,
Hizkuntza dakar herria eta
Herriak bekar hizkuntza.

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

Geu bagarenez nor geurez,
Nahiz ta onartu ez legez,
Ez digu inork agindu behar
Zer irakatsi ta zer ez

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

Joan gaitezen batera
Herri euskaldun baikera
Dauzkagun erro zaharretatik
Hego berriak atera

Irakasle oro jaiki
Ikasleak ere baiki
LOMCE legea baztertu eta
Gure hezkuntza eraiki!

iruzkinik ez: