ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2014-03-11
2014-03-07
2014-03-06
LOMCERIK EZ
Egoera iluna bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak
dira. Argi printza bat ere bada, ordea. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da,
askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik
izango horren alde mugitzen ez bagara.
Hezkuntza sistema dugu gaur egun, horren adierazle argia.
Azken 30 urte luzetan 11 lege organiko izan dira Estatu Espainiarrean,
hamabigarrena LOMCE. Boterean izan den alderdi politikoaren arabera aldatuz
joan da legealditik legealdira.
2014-02-28
2014-02-27
ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ
Eskerrik asko bihotz bihotzez, Ana eta Paulinaren partez, gure gelako umeei eta haien gurasoei.
ANA ETA PAULINA
2014-02-26
INAUTERIAK EMILIA ZUZA ESKOLAN!!!!!!!!
Dibertitzeko garaia heldu da
berriro!. Azken aste honetan eskolako giroa berezia izaten ari da, musika martxosoa megafonian,
entsaioak edonondik eta umeen mozorroak prest geletan.
Aurten “lanbideak” gaia tokatzen zaigu eta gure ikasleak oso langileak
direnez, plastika orduetan mozorroak egiten ari dira. Halako hauek izango dira:
2 urte. Exekutiboak
3 urte: Zerbitzariak
4 urte: Astronautak
5 urte: Urpekariak
1. Maila: Suhiltzaileak
2. Maila: Margolariak
3. Maila: Arrantzaleak
4. maila: Aizkolariak
5. maila: sukaldariak
6. maila: Detektibeak
Guraso elkartekoak artzainez mozorrotuko
dira eta ardi txiki guzti hauek zainduko dituzte.
Irakasleria gure erronkarekin, LOMCEren
kontra, jarraituko dugu; hau dela eta, beltzez joango gara.
Hurrengo ostiralean, 28an, dibertitzeko
eguna izango da, beraz jantz ezazue ilusioz, posaz eta barreaz.
PRIMERAN PASATUKO DUGU!!!!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)