Betsolaritzako azkenengo egunean primeran pasatu genuen, areto nagusian ibili ginen 4., 5. eta 6.mailako ikasleak bertsolaritzako irakaslearekin eta Aitor Rubiorekin bertsoak abesten. Eta sinesten ez baduzu, hemen ikusi.
ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2012-06-19
2012-06-08
SERANTES MENDIAN
Pasaden maiatzaren 11n, 5.DB-koak Serantes mendira joan ziren. Nahiz eta eguraldia oso argia ez izan, behintzat ez zuen euririk egin, eta primeran pasatu zuten.
2012-06-05
ATHLETIC, ATHLETIC!!!
Hauxe izan da gure oihua azken hilabete hauetan; eskola osoan Athletic-en himnoa entzuten zen eta eskola osoa zuri-gorriz apainduta dago. Ilusioz beterik ume guztiek abesten zuten eta nola ez, zuri-gorriz jantzita!! Aurten ez dugu lortu, baina itxaropena bihotzean dugu, hurrengo urtean lortuko da!! Hona hemen gure zaletasunaren adierazle txiki bat.
2012-05-30
FORO TXIKIA
Gaur, hilak 28, Santurtziko A21eko ordezkariak, umeak eta irakasleak, alkatearekin bildu dira. Saioa, udaletxeko "Salón de Plenos" delakoa izan da; ume batzuenzat lehenengo aldia denez oso saio motibagarria izan da. Gure eskolatik, 5. mailako 4 ume joan dira. Leirek eta Laurak, taldeko ordezkariak direnez, alkateari zenbait proposamen bota dizkiote.
Benetan, primeran irakurri dutela!!
Asier eta Mikel oso adi egon dira eta benetazko udaletxeko partaideak sentitu dira; hurrengoan agian haiek irakurleak izan daitezke.
Aurtengo proposamenak, kontsumo iraunkorrari buruz izan dira; hemendik aurrera santurtziar guztiok kontsumitzaile arduratsuak izango gara.
Eskola guztiak haien proposamenak bota ondoren, Laurak alkatea agurtu du eta gure bi neskek alkateari hartutako akordioein bi liburuxka helarazi dizkiote.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.
Amaitzeko udaletxeko eskilara nagusian argazki bat alkatearekin egin dugu.
2012-05-23
2012-05-09
2012-05-08
2012-03-27
AGENDA 21
A21 proiektuaren loturik hona hemen Santurtziko Udalak bidali digun ingurumenari laguntzeko zenbait gomendio.
2012-3-27
Talde koordinatzailea
2012-03-23
ZUHAITZ-EGUNAREN OSPAKIZUNA EMILIA ZUZA ESKOLAN
Urtero
bezala Zuhaitz-eguna Santurtzi mailan ospatuko da, aurten, bihar, martxoaren
22an Ranzari parkean egingo da.
Gure
eskolan eta joan den astelehenean martxoaren 19an, A21ko talde sustatzailea
erabaki zen moduan hauxe egingo dugu:
ü
Eskolako
ume bakoitzak lore bat osorik kolore ezberdinez (gorriz, arrosaz, laranjaz) margotuko
du.
ü
Ostiralean,
16:00etan ahal duzuen guztiok beheko sarreako lekuan bilduko gara zikloka (1.zikloa/
2.eta3.zikloak) eta egindako zuhaitz erraldoietan loreak “txiklez” kokatzeko
eta ondoren eskaileran kokatuko dira. Zuhaitz horiek urtaroen arabera apainduko
ditugu.
Anima zaitezte! Margotu loreak eta egun
horretan jeitsi esandako orduan!!
UDABERRIA EMILIA ZUZA ESKOLARA AILEGATU DA!!!
2012-03-22
ZUHAITZ EGUNA SANTURTZIN
ZUHAITZ -EGUNA
Egunon lagun eta partaide guztioi:
Hona hemen Emilia
Zuzako ikasleen gogoeta egun honetarako.
Desde Santurtzi a Bilbao...
No hay en Euskadi, leré
Parque botánico, leré
Más elegante , leré
Que en Santurtzi, riau riau…
Noski baietz “Zuhaitz eguna” ospatzen dugunean beti izaten
dugu kontutan gure parkea.
Lehen, zuhaitzen
landaketa Serantes Mendian egiten genuen baina azken urte hauetan parkeko
zuhaitzak izan dira Santurtziko ikasleen hautaketeen abiapuntua. Gure parkeari
“jardin botanikoa” deitu ahal diogu inguruetako parkerik politena baita; hau
gutxi balitz parkeko landareria guztiz berezia dela esan dezakegu baita ere;
beste batzuen artean halakoak topatu ahal ditugu: Kaliforniako sekuoiak,
Himalayako zedroak, Japoneko aligustea, magnolioak, alboa edo Ekialdeko
bananondoa, jukak, urkiak eta, nola ez, Amerikako eta Afrikako palmondo
erraldoiak urrutitik ikus ditzakegunak!
Urtero, Santurtziko A21eko ordezkariek, bildu
ondoren, “Zuhaitz-egunaren” data erabakitzen dute eta hautaketak eginez eta
zuhaitz singularra auketaruz parkean, horren omenez, plaka bat kokatzen da.
Santurtziko ikasle guztiok zuhaitz-landaketa
egiten dugu gure herria eta Lurra planeta hobetzeko asmoz. Taldea gero eta
handiagoa da eta iaztik 14 eskolak, ikastetxek eta institutok lanari ekiten
diogu.
Gogoeta apur bat
eginez hauexe da urte huetako ibilbidea:
2005-Martxoaren
10ean Ranzari parkean elkartu ginen.
2006- Martxoaren
17an Mirabueno parkean.
2007- Martxoaren
16an La Cerrada
parkean.
2008- Apirilaren
8an Mirabueno parkean.
2009- Martxoaren
12an Axularreko zonaldean.
2010-Martxoaren 5ean “Bizkaiko
Enkarterrietako” parkean.
2011- Martxoaren
3an La Cerrada
eta Regales zonaldean.
Eta aurten, gaur,
2012ko martxoaren 22an, bagaude berriro
hemen Ranzari parkean. Gure asmoa auzoko parke guztiak, poliki-poliki, erdiko
zonaldekoa bezain politak eta handiak izatea da.
Baina, hau guztia
aurrera eramateko, ezin dugu ahaztu “Zuhaitz-eguna” guztion eta egun guztietako
lana dela.
Zuhaitzak bizirik egon daitezen,
zaindu ditzagun natura!
Gure planeta ,lere
Gure natura, lere
Bizirik egoteko, lere
Zuhaitzak zaindu!! (riau,riau)
Eskerrik asko zuen arretagatik
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

