viernes, 16 de diciembre de 2011

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an izan denez abesti hauek aukeratu ditugu elkarrekin abesteko.








Nori egin euskaraz

(Pirritx eta Porrotx)

Ezezagun bat baldin baduzu

mintzakide buruz buru
egin zaiozu euskaraz eta...
beharbada jakingo du!

Atzerritar bat tokatuz gero
hurbildu euskaraz behintzat
zeren bestela ulertuko du
euskara ez dela beretzat!

Euskaraz mantso ari den norbait
aurrez aurre badaukazu
hitz egiozu euskaraz mantso,
opari bat egiozu!

Norbaitek esan badizu “euskaraz
ez dakit hitz egiten nik”
ohartu zaitez, ez dizu esan
entenditzen ez duenik!

Nahiz asko maite, nahiz oso geure
sentitzen dugun euskara
inork agindu gabe erdaraz
sarritan geu hasten gara!

Ez zazu egin hainbeste duda
zeurea euskaraz esan
edukazio gehiegizkoak
euskara galdu ez dezan!










“Artzeren esana”

Hemendik at!

Euskera bihotzean det

eta erdara ezpainetan

esaera zaharrak zoritxarrez

betetzen dira benetan

Zergatik ez dugu egiten

arbaso zaharren erara

euskaraz biziz, euskaraz haziz

gure herrian euskaraz?

Hizkuntza bat ez da galduko

jendeak ez badu ikasi nahi

dakigunok dugu errua

ez bagara erabiltzeko gai

Hizkuntza erdaldun askoren

eraso latzak pasata

"ley del vascuence" kaltegarri bat

besterik ez gendun falta

Ezin jakin noiz sortu zen

beti izan bait da hemen

Euskal Herriko hizkuntza da ta

ez dugu utziko galtzen

Hizkuntza bat ez da galduko

jendeak ez badu ikasi nahi

dakigunok dugu errua

ez bagara erabiltzeko gai.