2011-12-16

KONTSUMO TAILERRAK


Gure ikasleak, gai honekin goza eta ikasi dezaten Eusko Jaurlaritzako kontsumo tailerrak azaroko azken astean eskolan izan genituen.
1. Papera, lehengaiak, jolasa
2. Papera, lehengaiak, jolasa
3. Supermerkatua, ontziak, jolasa
4. Garraioa, publizitatea, supermerkatua
5. Elikagaien analisia, supermerkatua, jogurra prestatzea
6. Eskubideak, energia, ura: kontsumoa eta aurreztea.
Aste honetan ikasteko ez ditugu libururik erabili, eta umeak guztiz motibaturik eta interasaturik egon dira.
Irakasle guztien iritziz tailerrak oso erabilgarriak eta interesgarriak izan dira; umeek kurrikulumaren helburuak era erakargarriago batez eta dinamikoagoa barneratu dituzte.
Orokorrean umeen interesa piztu dute eta oso gustora parte hartu dute.
Erosketak egiterakoan, materialak birziklatzerakoan... gure ikasle kontsumitzaile bikainak izango dira. Hau guztia argazkietan ikusi ahal da. Zein adi dauden!!

iruzkinik ez: