2012-07-09

KULTUR ASTEA 2012


Ikasturte ondo amaitzeko, urtero bezala ekainean, Mtra. Emilia Zuza eskolako Kultura-Asteko jardunaldiak izan ditugu.

Aurtengo gaiak, ”Santurtzi herri marinela” leloari loturik egon dira Ekitaldia, ekainaren 16an, gurasoen jaiarekin, hasi zen eta hilaren 22a arte izan genuen.

Umeek, gurasoek zein irakasleok primeran igaro dugu!!

Jarraian, ekintzetako egitaraua, argazkiak eta zerak dituzue.     
Disfruta ezazue!!

Argazki hauetan ikusten den moduan, agurra zoragarria izan zen.
Guztion gustoko ekintzak izan ziren: txikientzako animazio taldeak, karts, ohe elastikoak...
Nagusiak, sarien zozketarekin oso animatuta zeuden. Lehiaketen artean, “ENPANADA”rena nabarmena izan zen. Bai, sukaldari onak direla gure eskolako amak! Goxo baino goxoago zeuden.
Eguerdian, eguraldia izorratu zen eta bitsa ordurako sirimiriak ea, ea umeen ilusioak apurtu zituen; azkenean nola ez, umeek ezin izan zuten jasan eta bitsan murgildu ziren.


Eskolako umeek egindako lanak gimnasioan egon dira. Plastika lanak, inauteriko mozorroak, sukaldaritza eta plastika tailerreko egindako gauzak...
Ume guztiak partaideak izan dira erakusketa honetan; Haur Hezkuntzako 2 urteko umeekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino Artsita hutsak dira !!
A21eko txokotxoan, berrerabilitako materialez egindako Gabonetako apaingarriak aurkeztu genituen. Guraso batzuen irudimena agerian geratu da;  hauek ere aparteko artistak !!
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik !




iruzkinik ez: