miércoles, 11 de julio de 2012

SANTURTZI, GURE HERRIA


         Egun hauetan gure santurtziar txikiek, haien herriko ohitura, leku bereziak eta pertsonaia batzuen kondairak ezagutu ditzaten, zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu.
         Argazki erakusketa polit bat izan dugu eskolan. Santurtziko, Luis Miguel Pérez argazkilariaren lanak disfrutatzeko aste batez izan ditugu. Santurtzin, azken 40 urtetan izan diren aldaketa batzuk ikusteko aukera izan da.
Ikusle guztion gogokoa izan da!

        

         Gai honi loturik eta kultura asteko ekintzen artean ”SANTURTZI EZAGUTU” power pointa eta hitzaldia andereño Isabelek bota zuen. Ume batzuk ez zuten burua kokatzen, noski, gure herriak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urte hauetan.

         Gehienek, parkeko zonaldea, kaia, udaletxea...oso ondo ezberdintzen zituzten baina, orokorrean herriko auzoetaz, ohituraz...ez daude oso mamituta.

         Ekitaldia amaitu zenean, Santurtzi herria hobeto ezagutzen zutela esan dezakegu !!

Ekainaren 18an, MARTXA hasten da!!


         


         Hemen dituzue astean zehar egin diren ekintzak, poliki, poliki behatu apartekoak baitira !!



Haur Hezkuntzako txikiek lehenengo egunean GOSARI OSASUNGARRIA, frutaz osaturik izan zuten; eguraldi oso aproposa ez zenez izan URAREN JAIA ezin izan zuten ospatu. Tailerrak izan zituzten.

Lehen Hezkuntzan, 4. mailako artistek antzerkian primeran jardun zuten; Félix maisua, zuzendari bikaina baita.