ITZULTZAILEA EU/ES//TRADUCTOR ES/EU
2012-10-31
2012-10-10
IKT HELDUTASUN EREDUA MODELO DE MADUREZ TIC
El Director de Innovación Educativa del Gobierno Vasco concede el certificado de Madurez TIC al centro.
2012-10-09
KAIXO!!!!!!
Kaixo, ume eta guraso agurgarri guztioi!!!!!!
Hemen gaude berriro kurtso berri honetan. Berandu hasi gara zuekin gauzak komentatzen, baina hemendik aurrera, zin egiten dizuet gure arteko komunikazioa dinamikaoagoa izango dela.
2012-07-16
Ekainaren 22an
Ikasturte honetako azken eguna heldu da; guzti-guztiok poz-pozik daude
oporrak heltzear baitaude. Egun honetako programa zuen gustokoa izango dela
espero dugu.
Ikusten duzuenez eguna zoragarria izan da, dantzaldia primerakoa eta
6.mailako umeak guztiz hunkiturik egon direla orla jasotzerakoan; haien klaseko
azken eguna izan da EMILIA ZUZA ESKOLAN. Institutoan hemen bezalako ikasle onak izango zaretela espero
dugu.
ONDO PASA OPORRETAN!!
2012-07-11
EUSKERAZ BIZI NAHI DUT
Hau bai dela martxa!! Eskola osotik
umeak korrika bizian, oihukatzen dantzatzen...Euskeraz bizitzen...
Andereño Iratxek LIP-DUPa grabatuko
zuela!! Zer da? Zer dio? Batek daki...
Beno hau da Euskera eskolan!! Gaur berdin, egun guztietan izatea espero
dugu!!
Disfruta ezazue!!
Guztiak poz-pozik etorri dira egun berezia lagunekin egoteko, disfrutatzeko...
Txikiak, txiki-parkera joan dira.
1. zikloan, Gernika-Errigoitira,
bai leku polita!!
2. zikloan; Bermioko baleontzira.
3. zikloan,
azkarrenak...igerilekuetara Gamarra.
Eta Santurtzira poz, pozik itzuli ziren.
Hurrengo egunean...eskolara heltzen diren guztiak aho bete hortz gelditzen
dira. Ze nolako giro polita!! Santurtziko arrantzale eta sardinera txikiak
handik hara doaz “Desde Santurtzi a
Bilbao...”
Patioan “KULKI” ginkana, beti bezala umeak oso gustura daude. Jolasak oso
erakargarriak izateaz gain, dauden bi animatzaile bikainak dira.
Oso dibertigarria!!!
Haur Hezkuntzan “Argitxo jaia” egun honetan haur hezkuntzako gurasoak haien
umeen alaitasunez partaideak badira ere. Nola dantzatzen duten eta zein ondo
abesten duten. Artista bidean badaude hauek ere!!
SANTURTZI, GURE HERRIA
Egun hauetan gure santurtziar txikiek,
haien herriko ohitura, leku bereziak eta pertsonaia batzuen kondairak ezagutu
ditzaten, zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu.
Argazki erakusketa polit bat izan dugu
eskolan. Santurtziko, Luis Miguel Pérez argazkilariaren lanak disfrutatzeko
aste batez izan ditugu. Santurtzin, azken 40 urtetan izan diren aldaketa batzuk
ikusteko aukera izan da.
Ikusle guztion gogokoa izan da!
Gai honi loturik eta kultura asteko
ekintzen artean ”SANTURTZI EZAGUTU” power
pointa eta hitzaldia andereño Isabelek bota zuen. Ume batzuk ez zuten burua
kokatzen, noski, gure herriak aldaketa nabarmenak izan ditu azken urte hauetan.
Gehienek, parkeko zonaldea, kaia,
udaletxea...oso ondo ezberdintzen zituzten baina, orokorrean herriko auzoetaz,
ohituraz...ez daude oso mamituta.
Ekitaldia amaitu zenean, Santurtzi
herria hobeto ezagutzen zutela esan dezakegu !!
Ekainaren 18an, MARTXA hasten da!!
Hemen dituzue astean zehar egin diren
ekintzak, poliki, poliki behatu apartekoak baitira !!
Haur
Hezkuntzako txikiek lehenengo egunean GOSARI OSASUNGARRIA, frutaz osaturik izan
zuten; eguraldi oso aproposa ez zenez izan URAREN JAIA ezin izan zuten ospatu.
Tailerrak izan zituzten.
Lehen
Hezkuntzan, 4. mailako artistek antzerkian primeran jardun zuten; Félix maisua,
zuzendari bikaina baita.
2012-07-09
KULTUR ASTEA 2012
Ikasturte ondo amaitzeko, urtero bezala ekainean, Mtra. Emilia Zuza eskolako Kultura-Asteko jardunaldiak izan ditugu.
Aurtengo gaiak, ”Santurtzi herri marinela” leloari loturik egon dira
Ekitaldia, ekainaren 16an, gurasoen jaiarekin, hasi zen eta hilaren 22a arte
izan genuen.
Umeek, gurasoek zein irakasleok primeran igaro dugu!!
Jarraian,
ekintzetako egitaraua, argazkiak eta zerak dituzue.
Disfruta ezazue!!
Argazki hauetan ikusten den moduan, agurra zoragarria izan zen.
Guztion gustoko ekintzak izan ziren: txikientzako animazio taldeak, karts,
ohe elastikoak...
Nagusiak, sarien zozketarekin oso animatuta zeuden. Lehiaketen artean,
“ENPANADA”rena nabarmena izan zen. Bai, sukaldari onak direla gure eskolako
amak! Goxo baino goxoago zeuden.
Eguerdian, eguraldia izorratu zen eta bitsa ordurako sirimiriak ea, ea
umeen ilusioak apurtu zituen; azkenean nola ez, umeek ezin izan zuten jasan eta
bitsan murgildu ziren.
Eskolako umeek egindako lanak gimnasioan egon dira. Plastika lanak,
inauteriko mozorroak, sukaldaritza eta plastika tailerreko egindako gauzak...
Ume guztiak partaideak izan dira erakusketa honetan; Haur Hezkuntzako 2
urteko umeekin hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino Artsita hutsak dira !!
A21eko txokotxoan, berrerabilitako materialez egindako Gabonetako apaingarriak
aurkeztu genituen. Guraso batzuen irudimena agerian geratu da; hauek ere aparteko artistak !!
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik !
2012-07-06
ZUHATZA
6. mailakoak maiatzaren 28tik 29ra Zuhatzan egon dira barnetegi batean eta primeran pasatu dute. Ez baduzu sinetsi, ikusi argazkiak.
2012-06-27
2012-2013 ESKOLAKO EGUTEGIA
Hemen sakatzen izango duzue datorren kurtsorako egutegia.
2011-2012 kurtsoa bukatu egin da, eta orain merezi dugun oporraldian zaudete. Lana bukatu da eta atsedena hartzea tokatzen da. Baina uda pasa eta gero, berriro eskolara bueltatu behar dugu, eta hori iralearen 10ean, hain zuzen ere, izango da. Bitartean: ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!
Pulsando aquí encontraréis el calendario del curso que viene.
El curso 2011-2012 se ha acabado y estáis disfrutando unas merecidas vacaciones. El trabajo se ha acabado y ahora lo que toca es descansar. Pero cuando pase el verano hay que volver de nuevo a la escuela y eso será el próximo 10 de septiembre. Hasta entonces: PASADLO BIEN EN VACACIONES!!!!!!!!
2011-2012 kurtsoa bukatu egin da, eta orain merezi dugun oporraldian zaudete. Lana bukatu da eta atsedena hartzea tokatzen da. Baina uda pasa eta gero, berriro eskolara bueltatu behar dugu, eta hori iralearen 10ean, hain zuzen ere, izango da. Bitartean: ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!!!
Pulsando aquí encontraréis el calendario del curso que viene.
El curso 2011-2012 se ha acabado y estáis disfrutando unas merecidas vacaciones. El trabajo se ha acabado y ahora lo que toca es descansar. Pero cuando pase el verano hay que volver de nuevo a la escuela y eso será el próximo 10 de septiembre. Hasta entonces: PASADLO BIEN EN VACACIONES!!!!!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




