2007-06-07

LURRASKAKO EGONALDIA

4. DA-ko bi ikaslek Lurraskan bizi izan zuten esperientzia kontatzen digute:

Santurtzin,2007ko maiatzaren 10ean.

Lurraskako egonaldia.

Kabiezes auzotik irten ginen 09:30etan frontoitik eta Lurraskara heldu ginen 10:15ean. Heldu ginenean terrazara joan eta motxilak utzi genituen bata bestearen ondoan. Diskotekara joan ginen eta arauak azaldu zizkiguten. Lurraska baserrian egon ginen,Ajangiz auzoan dago,Gernikan.

Gero logeletara joan ginen eta maletak atera genituen:lozakua, zapatilak, txankletak, txubaskeroa, botak eta deportibak.Jantokira eraman genituen hortzak garbitzeko eskubila eta pasta,eta apal batean utzi genituen.Ondoren patiora joan ginen eta ordu bat egon ginen.

Ordu batean jatera joan ginen ordu bietaraino.Ordu bietatik hirutara aisialdia eduki genuen. Gero errekaren bioindikatzaileak ikusi genituen.

Afaria zortzietan izan zen. Ondoren joku bat egin genuen ordu erdi batean. Gero diskotekara joan ginen 10:00etaraino eta ondoren ohera joan ginen eta hitz egiten egon ginen.

Bigarren egunean,goizeko 07:30etan esnatu ginen eta 08:00etan batzuk dutxatu ziren. Ondoren pixka bat jolastu genuen patioan, 09:00etan gosaldu genuen .Bederatzietan irten ginen baserritik eta 10:00etan trena hartu genuen.Trena apurtu zen eta Gernikara itzuli ginen beste tren bat hartzera. Hamaiketan Bermeon geunden.

Arrantzale museoa ikustera joan ginen eta bale arrantzari buruz hitz egin zigun gure andereño Cristinak.Portura joan ginen eta azaldu ziguten hiru portu zeudela: kirol portua, arrantzale portua eta merkataritza portua.

Bueltan geudenean Inesi pasabidera jausi zitzaion bisera. Gero parkera joan ginen eta euskal baleontzia ikusi genuen.

Eguerdian trena hatu eta Axpera joan ginen bazkaltzera. Jan ondoren Urdaibai Biosfera Erreserba ikustera joan ginen,Oka ibaira. Bi katalejo eta teleskopio bat eraman genituen txoriak ikusteko.Gero Lurraskara joan ginen trenez eta afaldu genuen. Ondoren diskotekara joan ginen eta hamarretan ohera.

Hirugarren egunean 07:00etan esnatu ginen eta batzuk dutxatu ziren. Bederatzietan gosaldu eta animaliak ikustera joan ginen: Ordu bietan bazkaldu genuen.Hiruretan etxera joan ginen eta gurasoak itxaroten zeuden.

HAIDEÉ eta JON. 4.maila.

iruzkinik ez: